Quantcast
Channel: Irekia - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 965

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak eta Sopelako alkateak Asuko sektorean alokairuko babes ofizialeko 33 etxebizitza eraikitzeko lanen hasiera bisitatu dute

$
0
0
  • Prefabrikatutako modulu bidezko sistema industrializatu berriaren bidez, obrak egiteko epeak murriztuko dira; guztira, 6,6 milioi euroko aurrekontua aurreikusi da.
  • Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak nabarmendu du eraikuntza-prozesuak arintzeko eredu berri horren garrantzia, baita «zerga-beherapen handiak, eraikitzeko zergaren % 95 adibidez» aplikatzeko Udalarekin duten harreman ona ere.
  • Guruzne Carrasson alkateak uste du gaur egun udalerrian dagoen «etxebizitza publikoaren defizitari aurre egiten jarraitzea beharrezkoa» dela, «gazteei eta etxebizitza duina behar duten gainerako pertsonei bizitza-proiektu bat bermatzeko».

Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak alokairuko babes ofizialeko 33 etxebizitzaren lanen hasiera bisitatu du gaur goizean, Guruzne Carrasson Sopelako alkatearekin batera. Lanak Sopelako Asu sektorean hasi dira, zehazki, Loiola Ander Deuna kalearen ondoan dagoen lursail batean. Bisitan parte hartu dute ere Carlos Quindós Visesa sozietate publikoaren zuzendari nagusiak eta sustapen horren eraikuntzan parte hartzen duten beste eragileetako ordezkariek ere. Hala, Itxasok adierazi duenez, «guretzat garrantzitsua da alokairuko babes ofizialeko etxebizitzaren alorreko aurrerapenak sustatu eta babestea», eta gehitu duenez, «benetan garrantzitsua da eraikuntzaren sektorean industrializazioa garatzea etxebizitza berriak sustatzeko, martxan ditugun edo etorkizunean egingo ditugun obra asko arindu baititzake».

Era berean, Itxasok esan du funtsezkoa iruditzen zaiola Udalarekin lortu duten fiskalitatea jaisteko akordioa, batez ere Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren (EIOZ) % 95, baita hirigintza-zerbitzuen, obra-lizentzien eta beste zerbitzu tekniko batzuen tasen Ordenantza Fiskalean ezarritako hobari maximoa ematea ere. «Horrela, babes publikoko etxebizitzen sustapena bideragarri egingo dugu, pertsonen beharrei erantzuteko», gaineratu du Itxasok. Haren ustez, «prozesuak arintzea oinarrizko elementua da gehiago eta hobeto eraikitzeko», nahiz eta aipagarriena den «Udalarekin izan dugun harreman ona, herritarrentzat oso garrantzitsua den eta bi administraziooi eragiten digun arazoari elkarrekin irtenbidea emateko», adierazi du sailburuak.

Bere aldetik, Guruzne Carrasson herriko alkateak aitortu du «gure udalerriko etxebizitza-arazoei erantzun zehatzak emateko urrats bat gehiago dela» eta gogorarazi duenez, «duela urtebete alokairuko babes ofizialeko 24 etxebizitza eraiki ziren Loiolan eta, orain, Asuko sustapen berri hori gehituta, 33 etxebizitza gehiago izango dira». Ildo horretatik, Carrassonek azpimarratu duenez, «Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailarekin lankidetza indartzen jarraitu nahi dugu, eta harekin batera, Abaro eta Ripako etorkizuneko sustapen publikoetan lan egingo dugu». Sopelako alkateak uste du gaur egun udalerrian dagoen «etxebizitza publikoaren defizitari aurre egiten jarraitzea beharrezkoa» dela, «gazteei eta etxebizitza duina behar duten gainerako pertsonei bizitza-proiektu bat bermatzeko».

Proiektuak 33 etxebizitza ditu, eta horietatik bi mugikortasun urriko pertsonentzat dira. Bi etxebizitza horiek logela bina izango dute. Gainerako 31etatik 6k logela bana izango dute, 21ek bina eta 4k hiruna. Proiektua Bieme-Xlark-ek idatzi du eta Viuda de Sanz SL-k eraiki. Obraren aurreikusitako aurrekontua 6,6 milioi eurokoa da.

Gizarte Laguntzako Etxebizitza Industrializatuaren Liburu Zuria

Etxebizitzak bloke linealekoak dira eta lau solairutan banatzen dira; beheko solairuan daude sartzeko erdisotoa, aparkalekua eta espazio teknikoak, eta gainerako hiruretan etxebizitzak eta komunikazioak. «Hiri Agendan ezarri bezala, ingurunean ezin hobeto integratzen da, metro koadroen parametroetara eta hirigintzako arau eta eskakizunetara egokituta», zehaztu du sailburuak. Eraikin erdi lurperatua izatea proposatu da, aparkalekua eta etxebizitzetara sartzeko solairua hondoan duela. Horrek harreman bikaina sortzen du ingurunearekin, eta ondoko etxebizitza txikien gaineko begi-inpaktua murriztu egiten da.

Kontuan hartu dira, baita ere, alderdi ekologikoa (berdegune ugari ditu) eta genero-eskakizunak (urbanizazioaren iragazkortasun bisuala du, bizilagunei segurtasun handiagoa emateko). Gainera, modeloa teknikoki ere berria da, hiru dimentsioko moduluetan oinarritutako egitura-sistema industrializatua baitu. Modulu horiek altzairuzko egiturak dituzte, tailerrean fabrikatzen dira, eta gero, ia amaituta, erdisotoko sabaiaren forjatuan finkatzen dira. Hala, obra-epeak optimizatu egiten dira.

Kasu honetan, espazio komunetara atari bakar batetik sartzea erabaki da, funtzionaltasun handiagoa, espazio txikiagoa eta segurtasun handiagoa emateko; orientazioa etxebizitzen kanpo- eta barne-aireztapen onena lortzeko pentsatu da. Berezitasun modura, aipatzekoa da honako hau dela Bizi Zikloaren Analisiaren (BZA) metodologia Euskadiko proiektuen ingurumen-jasangarritasuna baloratzeko irizpide gisa aintzat hartu duen lehenengo esperientzia. Elkarrizketa-prozesuari lotutako sistema industrializatuen ikerketa oinarri gisa erabili da Gizarte Laguntzako Etxebizitza Industrializatuaren Liburu Zuria egiteko. Eraikal 2022 deialdiak hautatu du proiektu hori, eta 2024ko azaroan argitaratzea espero da. Visesaren Industrializazio Plana garatzeko eta etxebizitzen ekoizpena pixkanaka industrializatzeko oinarria izango da.

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 965

Trending Articles


Euskal Herria Heterodoxiatik