Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, produkziokoarraza garbien abeltzain-elkarteei zuzendutako dirulaguntzen 2024ko deialdia egiten duenari, arraza horiek kontserbatzeko, hautatzeko, hobetzeko eta sustatzeko.
Aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzera 600.000 euro bideratuko dira 2024ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura. Diruz lagundu daitezkeen gastuak dira abere lehiaketak antolatzeko eta lehiaketa horietan parte hartzeko gastuak, liburu genealogikoak sortzeko edo mantentzeko gastuak eta ganaduaren kalitate genetikoa eta errendimendua egiaztatzeko proben gastuak.