Quantcast
Channel: Irekia - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 965

Eusko Jaurlaritzak arrantza-udalerrien garapen iraunkorrerako laguntzak sustatzen ditu

$
0
0
  • Amaia Barredo: "Ingurumen-jasangarritasuna sustatzen duten, tokiko ekonomia bultzatzen duten eta arrantza-komunitateen bizi-kalitatea hobetzen duten proiektuei laguntzea"
  • Abuztuaren 2ra arteko epea zabalik
  • Hiru milioi euro enpresa eta negozio-lerro berriak sortzeko eta abian jartzeko inbertsioetarako, dibertsifikazioari lehentasuna emanez
  • Bermeo, Berriatua, Elantxobe, Getaria, Hondarribia, Lekeitio, Lemoiz, Mundaka, Mutriku, Ondarroa, Orio, Pasaia, Plentzia, Santurtzi, Zierbena, Zumaia eta Donostiako portua.

Vitoria-Gasteiz  2024 07 10

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak abuztuaren 2ra arteko epea du Euskadiko arrantza-udalerrietan garapen iraunkorrerako laguntzak eskatzeko. Amaia Barredo sailburuak zehaztu duenez, "laguntzak ingurumen-jasangarritasuna sustatzen duten eta, batez ere, tokiko ekonomia bultzatzen duten eta arrantza-komunitateen bizi-kalitatea hobetzen duten proiektuetarako dira".

Laguntza horiek Arrantza Eremuen Garapen Iraunkorrerako Tokiko Garapen Parte-hartzailerako Estrategian oinarritzen dira, Europako Itsas eta Arrantza eta Akuikultura Funtsaren (FEMPA) esparruan. Guztira, 2024ko ekitaldian 3 milioi euro bideratuko dira horretara.

2023ko urriaren 6an, Eusko Jaurlaritzak formalki izendatu zuen Itsas Garapen Elkartea tokiko arrantza-ekintzako taldea eta haren partaidetzazko toki-garapeneko estrategia, "Ekonomia urdin jasangarrirako trantsizioa" lelopean,  arrantza-eremuetan ingurumen-jasangarritasuna sustatzeaz gain, tokiko ekonomia  bultzatzen duten eta arrantza-komunitateen bizi-kalitatea hobetzen duten hainbat proiekturen bidez.

"Ekonomia urdin jasangarri baterako trantsizioa" estrategia honek hiru ardatz estrategiko ditu: arrantza sektoreari laguntzea eta haren jarduera ekonomikoa dibertsifikatzea, lurraldearen hazkunde urdina ekarriko duten jarduera ekonomikoak sustatzea eta arrantza-komunitateen ekonomia urdinerako trantsizioa bultzatzea.

Laguntza aginduan diruz lagundu beharreko lerro hauek ezartzen dira: Produkzio inbertsioak: enpresa eta negozio-lerro berriak sortu eta martxan jarri.Arrantza-sektorearen jarduera dibertsifikatzen duten ekimenak eta arrantza-udalerrien ekonomia urdina sustatzera eta haztera zuzendutako ekimenak lehenetsiz.

Enplegua sortzea: Inoiz enplegurik izan ez duten edo lehen zuten enplegua galdu duten langileak besteren kontura kontratatzea, arrantza-sektorea dibertsifikatzen duten jardueretan edo ekonomia urdinarekin zuzenean lotuta dauden ekimenetan. Jarduera independenteak sortzea, hau da, langile autonomoak jartzea edo gizarte-ekonomiako araubide juridikoaren pean dauden enpresak sartzea sustatzen dutenak. Arrantza-sektorea dibertsifikatzen duten jarduerak edo ekonomia urdinarekin zuzenean lotuta dauden ekimenak lehenetsiz. Produktiboak ez diren inbertsioak: jarduera ekonomiko bat martxan jartzea ez dakarten edo jarduera ekonomiko bati lotuta ez dauden jarduerak, beti ere Itsas Garapen Elkartearen helburuekin bat badatoz.

Laguntza hauetara aurkezteko epea abuztuaren 2ra arte egongo da zabalik.

Hona hemen laguntzak eskuratzeko esteka:https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1051707


Viewing all articles
Browse latest Browse all 965

Trending Articles


Euskal Herria Heterodoxiatik