Quantcast
Channel: Irekia - Berriak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 965

Javier Hurtado sailburuak ingurumen-kontzientziazioari eta kontsumo arduratsuari buruzko ZERO ZABOR URETAN 2024 kanpainaren aurkezpenean parte hartu du

$
0
0

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak ZERO ZABOR URETAN 2024 kanpainaren aurkezpenean esku hartu du gaur Elena Moreno Merkataritzako zuzendariarekin batera, eta Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Aitor Aldasoro Iturbe. Kanpaina hau Mater Ontzi Museo Ekoaktibotik egin da, eta herritarrak itsas zaborren eta ingurumenaren babesaren inguruan sentsibilizatzea du helburu. Kanpainaren seigarren edizioa izango da, eta tokiko merkataritza jarduera jasangarrien sustapenean sartuko du.

Mater ontzia erreferentea izan da ingurumen-hezkuntzan, eta gizarteko hainbat sektoretara iritsi da: ikastetxeetara, merkataritzara... Bere lan nekaezinari esker, itsas zaborren arazoari irtenbideak bilatu nahi dizkion prozesu parte-hartzailean hainbat eta hainbat eragile inplikatzea lortu du, euskal kostalde osoan zehar ibilbide bat eginez.

Esparru horretan, “Merkataritza itsasoaren alde, NI ITSAS ZAINDARI” ekimena funtsezko zutabe gisa finkatu da. Proposamen horrek tokiko saltokiak sartzen ditu sentsibilizazio-eragile aktibo gisa, eta erakusleihoak eskaintzen dituzte neska-mutilek hondakinak murrizteari eta ingurumena zaintzeari buruz diseinatutako kanpaina eta mezuak erakusteko. “Tokiko merkataritza funtsezko elementua da gure herri eta hirien kohesio sozialean, gure kaleei bizia emateaz gainera, segurtasuna ere ematen duelako eta pertsonentzako topagunea delako. Merkataritza itsasoaren alde. NI ITSAS ZAINDARI bezalako kanpainek indartu egiten dute tokiko merkataritzak gure herriguneen ardatz egituratzaile gisa betetzen duen zeregina”, adierazi du sailburuak.  

“Gure ingurunea zaintzea guztion zeregina da, eta erakundeen, elkarteen eta sektoreen (merkataritza, ostalaritza eta turismoa) erantzukizun partekatua da”, azpimarratu du sailburuak. “Erakundeetatik ahaleginak egiten jarraitu behar dugu kontzientziazio hori erosketa-erabakietan gero eta eraginkorragoa izan dadin eta merkatarien eta kontsumitzaileen sentsibilizazioa bultzatzen jarraitzeko balio dezan”.

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 965

Trending Articles


Euskal Herria Heterodoxiatik