Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko Sailburu eta Jaurlaritzaren Bozeramaile María Ubarretxena elkarrizketatu dute gaur goizean Euskadi Irratiko Faktorian, bere Sailak dituen erronka nagusien berri emateko.
Horrela, bere Sailetik egin nahi dituen ekarpenei dagokienez, María Ubarretxenak nabarmendu du, funtsezkoena bezala, "autogobernuan aurrerapausoak eman behar ditugula; Estatus berriari ekarpen garrantzitsua egin ahal izango diogu". Hala, Sailburu gisa egin dituen lehen egunetan Ángel Víctor Torres Lurralde Politikako Ministroari lan-bilera bat eskatu diola baieztatu du berriz ere, "lehenbailehen, aldebiko batzordea martxan jar dezan, oraindik transferitzeke dauden 29 eskumenen transferentzian aurrera egin ahal izateko", eta, gaineratu duenez, "Gernikako Estatutua osorik betetzeko transferentziak osatzea lehentasunezkoa da nire Sailean, eta laster betetzea espero dut. Sánchez presidenteak horretarako konpromisoa hartu zuen, eta hori betetzea espero dugu; beraz, gure lana eta gure eskaerak konpromiso horretatik abiatuta egingo ditugu. Baikorrak gara".
Ildo horretan, estatutu-itun berri baten akordioari dagokionez, Gobernuaren Bozeramaileak ziurtatu du Legegintzaldi honetan lortzea espero duela. Eusko Jaurlaritzatik "gure ahalegin guztia jarriko dugu eta behar den guztian laguntzeko prest gaude, baina lan hori Eusko Legebiltzarrari dagokio".
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko Sailburuak adierazi duenez, bere Sailarentzat estrategikoa den beste puntuetako bat da administrazio digitala hobetzea. Zentzu honetan, "administrazioa desburokratizatzen eta administrazioen arteko interoperabilitatea hobetzen saiatuko gara. Herritarren eta erakundeen arteko hartu-emanak erraztu nahi ditugu".
Koalizio Gobernu baten Bozeramaile rolaz galdetuta, Ubarretxenak adierazi du ez dela kezkatzen duen gai bat. "Gobernuko Bozeramailea naiz, bi alderdi politikok osatzen duten Gobernu batekoa, baina ez luke arazorik sortu behar bakoitzak bere papera zein den baldin badaki. Guztiok talde bakarra osatzen dugu eta hori ondo dakigu osatzen dugun 15 pertsonok".